Productos

Iconico

Iconico

ICONICO Espainiako enpresa gaztea da. 2015ean ekin zion ibilbideari, eta oso azkar hazi eta bilakatzen ari da.

Bereziak, funtzionalak eta ikonikoak diren txorrotak, bainugelarako mekanismo eta osagarriak, eta burdineria hautatzea eta plazaratzea du helburu; era berean, altzari, osagarri eta argiztapen-elementu hautatu batzuk eskaintzen ditu.

Koherentzia estetikoa duten elementuak sortu eta ekoitzi nahi ditu, espazio jakin bateko gainerako piezekin eta materialekin modu harmonikoan bat egingo dutenak, elkarri traba egin gabe, bai diseinuan, bai kalitatean eta baita kostuetan ere. Espazioen balioa nabarmentzea da asmoa, emaitza soil, estetiko eta iraunkorrak lortuta, diseinuaren, eraginkortasunaren eta funtzionalitatearen arteko oreka sustatuta.

Diziplina anitzeko profesionalek osatzen dute ICÓNICO: publizistak, kazetariak, arkitektoak, interioristak, geografoak, diseinatzaile grafikoak, elektrizistak, iturginak eta abar biltzen ditu lantaldeak. Beharra edozein dela ere soluziorik onenak eskaintzeko.