Handitzea, korridorea ezabatuta
Batzuetan, korridorea kentzea aldaketa harrigarria izaten da, dimentsioa handitzen baitu. Eta horixe lortu genuen proiektu honekin: etxeko sarreran, korridoreak komun bat eta sukalde estua zituen eskuinaldean; ezinbestekoa zen horma hori botatzea, gunea irekitzeko, handitzeko, kontzeptu integratzailea sortzeko, espazioa indarberritzeko.
Orain, bi haur txiki dituen familia ia zuzenean sartzen da sukalde-jangelara, bertan merienda prestatzeko, erosketak antolatu eta gauza bakoitza bere lekuan gordetzeko, edo eguneko kontuez berriketan aritzeko, leku praktiko eta lasaigarri batean.
Itxitura tolesgarri baten bidez egongelaren espazioa bereizi edo batu daiteke. Hala, espazioa handitzeko aukera dago eta unearen arabera egokitu egin daiteke.