Productos

Functionals

Functionals

Functionals markako diseinatzaileek funtzionaltasuna dute ardatz, eta hortik dator markaren izena. Estetika ausarta, artisau-lanarekiko konpromisoa eta xehetasunak kontuan hartzea ere xede dituzte.

Zer da interesgarria? diseinatzaile bakoitzak bere ikuspegia duela.

Gure estudioan marka horretako piezak erabiltzen ditugu gure lanari ukitu ausarta eta dibertigarria eman nahi diogunean, betiere oreka eta gozotasuna galdu gabe, materialak eta piezen kutsu industriala kontuan hartuta. Barrualdeetan eta kanpoaldeetan, etxeko eta laneko espazioetan.

Henk van Esch itsasontzietarako metalezko osagarriak fabrikatzen hasi zen, eta metalgintzako ingeniari-lanetan aritu zen hainbat enpresatan. Poliki-poliki katalogoa dibertsifikatzen joan zen.

Ad eta Simon semeek negozioa berbideratu zuten; naturala iruditu zitzaien. Eta hala iritsi gara egungo Functionals enpresara: produktu oso espezializatuak eta bereziak egiten ditu, kontsumitzaile pribatuari zuzenduta dago, ezohiko diseinua lantzen du, eta fabrikazioa eta emaitza ezin hobeak lortzen ditu, barrualdeetarako nahiz kanpoaldeetarako produktuetan.

Gaur egun, Van Esch eta Functionals fabrika berean daude, Herbehereetako Goirle herrian. Henk van Eschek erretiroa hartu du, baina Ad eta Simon semeen lorpenak gertutik eta harrotasunez jarraitzen ditu.