Productos

Point

Point

Ehun urteko historian, eta Pons familiaren lau belaunaldiren eskutik, Alacanteko Gata de Gorgosen 1920an sortutako zume-lantegi txikia kanpoalderako altzarien nazioarteko enpresa bihurtu da. 70 herrialdetan baino gehiagotan saltzen du, eta mundu osoko 1.000 interiorismo-proiektu baino gehiago janzten dituzten 40 bildumatik eta 300 produktutik gora ditu.

Artisautza, tradizioa, familia, jasangarritasuna, talentua, berrikuntzaren etengabeko bilaketa, diseinatzaile ospetsuak eta bikaintasuna uztartzearen emaitza dira POINTen arrakasta eta nazioartean izan duen hazkundea, 2019an jasotako Espainiako Diseinu Saria ahaztu gabe.

Estimatzen ditugu markaren lasaitasun-kutsu atenporala, altzari klasiko garaikideak -iraungo dutenak, beti ederrak izango direnak- izatearen sentsazio hori, dotorea eta erosoa den eta xehetasun zainduak dituen zerbait ikusteak sortzen duen inpaktu bisuala. POINT luxua iruditzen zaigu.