Productos
Isimar
Galbanizatutako metalezko hagaxka da marka horren bildumetako material nagusia, enpresaren jatorri industrialaren adierazle. Duela 55 urte sortu zen Industrias San Isidro enpresa. Hasieran, egitura metalikoak fabrikatzen zituen, eta hortik sortu zen ISIMAR 2012an.
Ibilbide luzea egin du hegaztien sektorerako edota hozkailu industrialen arlorako lanean, eta, beraz, badaki kanpoaldeko giro hezeetako eta korrosio handiko inguruneetako kontuen berri. Ondo baino hobeto ezagutzen du erresistentea, iraunkorra eta noblea den materiala. Ezagutza hori agerikoa da fabrikazioaren bikaintasunean, eta Iruñeko fabrikan kontrolatzen dute prozesu osoa.
Diseinu propioko altzarien fabrikaziora bideratu dute jarduera, Ilmiodesign-en arte-zuzendaritzapean, edo, bestela esanda, Andrea Spadak eta Michele Corbanik erakusten diguten diseinuaren ikuspegi abangoardistenari jarraituz.
Haren bilduma aztertuta, ulertu egin ditugu lortu duen arrakasta eta nazioartekotze-prozesu garrantzitsua.
Piezen arintasuna, askotariko bildumak, tapizatzeko ehunak eta metalen koloreak nabarmendu nahi ditugu, ezin hobeak, alaiak, garbiak, modernoak eta erosoak baitira. Eta nabarmendu nahi dugu birziklagarriak, birziklatuak eta ingurumenarekiko arduratsuak direla.
Iruñeko gure fabrikatik, ISIMAR familia, laguntzaileak eta tokiko hornitzaileak.