Productos
La Palma
Marka hau aipatzen dugu LAPALMAk jakin izan duelako gizarte likidoaren garaiak espazio profesionaletan eragin duen aldaketa ikusten; hau da, goitik beherako aldaketa, dagoeneko "bulego" zahar askotan ezarritakoa. Eta espazio horien beharretara egokitu da, oso zeharkakoak diren eta erabiltzaileen esperientzietara bideratuta dauden produktuak eginez, "Custom Oriented" erakoak.
Lan egiteko modu berriak, teknologia berriak eta erritmo berriak pertsonentzat.
Erabiltzaile guztiok eskertzen dugu produktuak arinak izatea, hainbat funtzionaltasun izatea... malguak izatea!
LAPALMAn esaten dutenez: “Times are Changing. Office is Light! Light Office"
Enpresa horren elementuak, osagaiak aldatzeko aukerari esker, askotariko espazioetara egokitzen dira, itxaron-geletara, bilera-geletara; zuzendarien aulkiak izan daitezke, edo lanpostu operatiboetakoak. Bulego arinak proposatzen dituzte, muntaketa eta modulu aldakor eta libreak dituztenak, eta horietarako hainbat ehundura, akabera eta oihal iradokitzaile aukeratzen dituzte.
Malgutasun handiz elkartu eta konbina ditzakegu idazmahaien elementuak, altuera desberdineko mahaiak, konposizio ezberdineko aulkiak, edukiontziak eta osagarriak, proiektu pertsonalizatua eta garaikidea egiteko. Nabarmentzekoak dira eskaintzen dituzten xehetasunak, materialak eta kolore-aukera zabala. Erosotasun informala eta demokratikoa, bulegoa arina da.