Productos

Francisco Cumellas

Francisco Cumellas

Alfonbren munduan 1959an hasitako ibilbide luzean hirugarren belaunaldiko kidea da Xabier Papiol, eta FRANCISCOCUMELLAS / BARCELONA RUGS sisterbrand-aren buru da 2014tik.

Bartzelonaren ikur adierazgarrienetakoa diren kale nagusietako zoru enkaustikoen eta barrualde bikainen izaera dotorea eta modernista inspirazio-iturritzat hartuta sortzen dituzte bildumak. Indiako eta Nepaleko maisuek egiten dituzte alfonbrak artisau-eran, baina diseinu eta teknika berritzaileekin. FRANCISCOCUMELLAS / BARCELONA RUGS-ek bere diseinu-taldea du, eta nazioarteko diseinatzaile ospetsuekin ere egiten du lan. Horri esker, atzerrian hedapen handia izaten ari da.

Pieza paregabeak, artisau-eran eginak eta, aldi berean, garaikideak. Gure egoitza- eta contract-proiektuei modu pertsonalizatuan erantzuten die. Horixe da marka horen ezaugarria, eta atsegin dugu harekin lan egitea.