Zerbitzuak

Estilismoa eta Dekorazioa

Duela ia 17 urte ireki nuen showroomak marken aukeraketa oso landua eta zorrotza egitera eraman nau, askotariko aurrekontuei eta edozein dekorazio-beharri erantzuteko, aholkularitza pertsonalizatuarekin.

Ibilbide honetan, ekipamendu, altzari, ehun, argi eta dekorazio-osagarrien marken multzo handia osatu dugu, multzo hautatua eta etengabe egokitzen ari dena. Hala, bezeroen eta asmoen araberako aukera zabala eskaintzen dugu.

Ametsetako sofa hori edo gogobetetzen ez zaituen argiztapen hori zer garrantzitsuak diren. Nire logelarako alfonbra bat, apaindu nahi dituzten hormetarako estaldurak, jada umea ez den semearen gelarako ohea. Jangela aldatzea, garaia ere aldatu baita. Gortinak aldatu beharra dago.

Edo lanerako mahai berriak zure negozioan, mostradorea, altzari berriak bulegoren baterako. Eta txoko lasai bat sortzen badugu gure bezeroen itxaronaldia atsegina izan dadin?

Milaka ilusio txiki edo handi, aurkitu ez dituzunak. Lagunduko dizugu, zure etxera edo negoziora garaiz eta ondo irits daitezen.

Estilismoa eta Dekorazioa